-

BiscayTIK fundazioak eta Gamiz-Fikako Udalak Gamiz-Fika Zabaltzen online plataformaren «Gardentasunaren atala» inauguratu dute. Gamiz-Fika Zabaltzen gardentasuna eta herritarren parte-hartzea sustatzeko plataforma bat da, Bizkaiko Foru Aldundiaren fundazio horrek garatua administrazio lokalak herritarrengana hurbiltzeko.

Zabaltzen-i esker, biztanleek beren udalaren kudeaketari buruzko datuak kontsulta ditzakete, Interneti konektaturiko edozein gailutatik. Dela gobernu-taldeari buruzko informazioa, dela erakundearen urteko kontuak, hainbat dokumentu izango dituzte kontsultatu eta deskargatzeko.

Udal-gardentasunareko erremintak

Administrazioaren gardentasuna —goraxeago aipaturiko legea onartu zenetik legezko eskakizuna izateaz gainera— gizarteak gero eta gehiago egiten duen eskaera bat da.

Testuinguru horretan, Gamiz-Fikako Udala Zabaltzen izeneko tresna hartu du, BiscayTIK fundazioak diseinaturiko online plataforma. Administrazio lokalek gardentasunaren eta herritarren parte-hartzearen arloan dituzte beharrei erantzuteko beren-beregi pentsaturiko lanabes bat da, eta BiscayTIK Fundazioak interesa duten Bizkaiko udal guztien eskura jartzen du.

Hemendik aurrera, biztanleek errazago kontsultatu ahal izango dute, halaber, beste arlo batzuetako dokumentazioa: lurralde-antolamendua, kontratuak, hitzarmenak eta diru-laguntzak, edo udalerrian indarrean dagoen araudia.

Indarreko legedia betetzeaz gainera, BiscayTIK fundazioak diseinaturiko tresnak helburu jakin batzuk ditu: administrazio lokala herritarrengana hurbiltzea, izapide burokratikoak gutxitzea eta, azken finean, eskuragarriagoa egitea herritarrei udala.

Herritarren parte-hartzea eta lankidetza

Udala Zabaltzen, beraz, teknologiak herritarren eta administrazio lokalaren zerbitzura nola jar daitezkeen erakusten duen eredu bat da. BiscayTIK fundazioak badu asmoa tresna hori lantzen jarraitzeko, funtzionaltasun gehiago eta hobeak gehitzeko eta administrazio lokalen gobernu ireki eta integraleko zerbitzu batera bideratuz lanabesa.

Helburu nagusia zera da: alde batetik, gizartearen eskaera gero eta handiagoari erantzutea, eta, beste alde batetik, administrazio lokalei legedia betetzen laguntzea, kalitatezko tresnen bitartez eta emaitza ezin hobeak lortuz.